Emanaldi ikusgarria Donostiako Abesbatzen Astean
Donostiako Abesbatzen Asteak musika koralaren erakustaldi ederrak ekarri zituen auzoetako elizetara. Loiolako elizan Indonesiako Batavia Madrigal Singers abesbatza izan zen zuzenean, eta emanaldi ikusgarria egin zuen. Bukaeran, Agur jaunak interpretatu zuen eta zutik jarri zuen publiko guztia.
Azken urteetan egin ohi den moduan, Tolosako Abesbatzen Lehiaketaren osagarri moduan hainbat emanaldi eskaintzen dituzte Donostian ere. Hain zuzen, Tolosan, 48. Abesbatza Lehiaketan garaile izan dira: Madrigal Singers. Indonesiako abesbatzak irabazi du sari nagusia. Sari horretaz gain, polifonia eta folklore modalitateko lehen postua lortu dute indonesiarrek, ganbera abesbatzen artean.