'Literatura plazara' eramango dute hilaren 24an
Plazara Goaz Intxaurrondoko Euskara Batzordeak eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen duten jarduera bat da; hiru saio egingo dituzte.
LITERATURA PLAZARA | EGUTEGIA
Urtero bezala, Literatura Plazara jardueraren saioak egingo dituzte, Iratxe Retolazak gidatuta, Intxaurrondo kultur etxean. Aurten, Andrazkoak izenburupean, hiru hitzordu finkatu dituzte: azaroaren 24a, otsailaren 9a eta maiatzaren 11. Halere, orotara, lau liburu izango dituzte hizpide. Izan ere, saioetan zehar laugarren liburu baten pasarteak irakurriko dituzte: Oier Guillan idazlearen Mr. Señora liburua. Itzulpena, antzerkia, Intxaurrondon bertan bizi den egilea, iparraldekoa… denetarik izango da: “Literatura interesgarria eta aberastuko gaituena”. Saio guztiak ostegunetan izango dira, 19:00etan.
- Azaroak 24: Hain gutun luzea. Mariama Bá. Edo! argitaletxea 2015.
- Otsailak 9: Lorea Gernika, andrazko bat. Koldo Izagirre. Susa argitaletxea 2015.
- Maiatzak 11: Baionak ez daki. Bea Salaberri. Susa argitaletxea 2015.