Manifestazioa egingo dute Intxaurrondon Irastorzaren atxiloketa salatzeko
informatiboa eta elkarretaratzea egin zuten Intxaurrondoko Gabriel Zelaia plazan, eta bertan elkartu dira aste honetan ere. Gaur manifestazioa egingo dute 19:00etan Gabriel Zelaia plazatik hasita.
Larunbatean atxilotu zuen Frantziako Poliziak Guardia Zibilarekin elkarlanean Intxaurrondoko Mikel Irastorza Azkainen (Lapurdi). ETAko zuzendaritzako kidetzat jo dute.
Goizeko seietan gertatu zen polizia operazioa, eta Irastorza Baionako polizia etxera eraman zuten. Etxejabeak ere atxilotu egin zituzten: 59 urteko gizonezko bat eta 56 urteko emakume bat. Hiru atxilotuak Parisera eraman zituzten.
Atxiloketa salatzeko asanblada