Olatz Salvador eta Tristtan Mourguy, Txantxarreka gaztetxean
Txantxarreka gaztetxeak iganderako, azaroaren 13rako, plan berezia prestatu du. Sofan eta mantan bilduta geratzeko aitzakiarik gabe utziko dituzte musikazaleak! Olatz Salvador musikari donostiarrak eta Ipar Euskal Herriko Tristtan Mourguy–k kontzertu akustiko bana emango dute Antiguako gaztetxean. Arratsaldean izango dira zuzenekoak, 19:00etan.
Olatz Salvador ezaguna da, askotan ikusiko zenuten Skakeitan musika taldearekin agertoki gainean. Bakarrik ere jo ohi du, eta igandean hala joko du Txantxarrekan, bere ahotsaz eta gitarraz lagundurik. Tristtan Mourguy-k folk emanaldia eskainiko du Txantxarrekan.