GuraSOSek laguntza eskatu die elkarteei azaroaren 26ko mobilizazioaren berri emateko
‘Gipuzkoa+: Eman bidea Osasuna eta Adostasunari’ lelopean zeharkatuko dituzte Donostiako kaleak.
Manifestazioan ahalik eta jende gehienak parte hartu dezan elkarteen laguntza eskatu dute gutun baten bitartez: “Zure elkartearen laguntza eskatu nahi dugu, GuraSOS eta azaroaren 26ko manifestazioaren berri zure herrian eman dezazuen”. GuraSOSek elkarteei beharrezko materiala eskaini nahi die, hauek euren herrietan landu dezaten.
Edozein zalantza argitzeko www.gurasos.org webgunea kontsultatuta edo komunikazioa@gurasos.org helbidera idatzi.
Irakurri gutuna osorik hemen.
GuraSOS, Zubietan egitekoak diren erraustegiak umeengan izango duen eraginengatik kezkatutako guraso taldeak manifestazioa egingo du azaroaren 26an.
Araba Plazatik (Euskotren ondoko plazatik) emango diote hasiera arratsaldeko 17:00etan.