Zabalik dago jada Martuteneko presoek egindako lanen erakusketa
Urtero bezala, aurten ere ikusgai dira Martutenen preso daudenen arte lanak Loiolako Kultur Etxean
Hona hemen erakusketan ikusi ahal diren arte lan batzuk iruditan
Aste honetan ireki da Martuteneko presoek egiten dituzten lanen erakusketa Loiolako Kultur Etxean. Abenduaren 17rarte ikusgai izango dira ‘Arte Terapia’ deitutako proiektuaren emaitzak.
2. graduan aurkitzen diren gizon eta emakumeen lanak aurkitu daitezke bertan. Besteak beste, egurrezko kaxak, argazki markoak, telaz egindako boltsak, oleo kuadroak…
1991. urtetik urtero antolatze duten erakusketa da. Martuteneko kartzelan lanean ari diren zenbait elkartek (IRESGI eta Hegaldi Pastoral Penitenciaria) laguntzen dute erakusketa hau gauzatzen. Helburua, askatasunik gabeko pertsonen lanak muruetatik kanpo ikustaraztea da eta kartzelan dauden pertsonak laguntzea dituzten gaitasunak erabili ditzatzen. Antolatzaileen esanetan, “kartzelaren eta ingurunearen artean dagoen hausturari egin nahi zaio aurre eta beste bizilagun batzuk pairatzen duten egoeraren berri eman, gizartea sentsibilizatu nahian. Izan ere, presoak betiko ahaztuak direla baitirudi askotan”.
Erakusketa ikusgai dago jada, abenduaren 17rarte, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 16:00etatik 20:30era.