Harkaitz Millan adituak hitzaldi bat eskainiko du gaur, 19:30ean, Koldo Mitxelena kulturunean.
Armadako kide batzuk, fusil metrailadoreekin, Bulebarrean.
II. Errepublikaren bilakaeran, 1934ko urriko greba orokorra mugarri bat izan zen Espainian zein Euskal Herrian. Gainera, urte batzuk geroago piztuko zen gerra zibilaren aurrekari zuzena da. Errepublika garaian,
hainbat eta hainbat joera politikoko egunkariak zeuden Donostian, eta orduko prentsa aztertzea oso interesgarria da jarrera politiko desberdinak ezagutzeko.
Bada, Harkaitz Millan adituak horixe egingo du gaur, asteartea, Koldo Mitxelena Kulturunean. Izan ere,
hitzaldi bat eskainiko du 19:30etik 21:00etara, eta
Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak ekarriko ditu gogora.
Harkaitz Millan
Millan Historian lizentziatu zen, Historia Garaikidearen espezialitatean, Euskal Herriko Unibertsitatean. Graduondoko ikasketak ere egin ditu, Nazioarteko Harreman eta Historia Garaikideari buruz. Era berean, historia eskolak eman ditu hainbat ikastetxetan eta Donostiako administrazioan lan egin izan du.