Aktore gisa aritu ostean, zuzendari lanak egiten ari da orain Getari Etxegarai donostiarra. Horretaz gain, antzerki irakaslea ere bada, Bilboko ikastetxe batean.
Getari Etxegarai. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
I. Mikroantzerki Maratoia antolatu dute Bidebietako
Kontadores Zentroak eta
El Sekaderok elkarlanean.
Larunbatean egingo dute lehenengo ekitaldia –19:00etan, Kontadoresen–, eta bertan antzeztuko dituzte epaimahai batek hautatutako hiru lan: Telmo eta Haritz taldearen
Bikarrizketa, Rebufo Teatroaren
La extraordinaria historia del niño zombie eta Trino Teatroaren
Maita(k)le borroka. Azken lan horren zuzendaria da Getari Etxegarai (Amara, 1981).
IRUTXULOKO HITZAk berarekin hitz egin du, eta elkarrizketa osoa ostiralean egongo da irakurgai. Etxegaraik esaten duenaren arabera,
antzerkigintzaren egoera zaila da oso: “Proposamen izugarri onak eta pila bat daude, eta denak oso interesgarriak. Beraz, lehia handia da. Diru laguntzen munduan ere liskarrak daude, beti berdinek jasotzen dituztelako. Egoera zaila da”. Larunbatean aurkeztuko duten obrarekin pozik dago antzerki zuzendaria:
“Nire hirira bueltatzea oso pozgarria da. Gainera, Donostian antzerki bat aurkeztea ez da erraza. Ea lagunak animatzen diren!”.