Sagarrondoak salduko dituzte lizeo berriaren alde
Bernat Etxepare Lizeoaren kanpaina abenduaren 3an izango da Donostian, Bretxan, 11:00etatik aurrera.
Baionako Bernat Etxepare Lizeoa babesteko kanpaina bat jarri dute abian. Izan ere, Etxepare lizeoa 2017ko irailetik aurrera jarriko dute abian, Ipar Euskal Herriko euskal lizeo bakarra eta berria izango da eta 400 ikaslerentzako lekua egongo da. Ekipamendu eta material berriak lortu ahal izateko, 300.000 euro behar dituzte.
Bada, Hazten gaitu, hazten dugu lelopean, 30, 50, 100 edo euro gehiagoko ekarpenen truke, sagarrondo bana emango diete laguntzaileei. Sagarrondoak salduko dituzte beraz, Euskal Herrian zabaldu eta landatzeko. Eta sagarrondo horiek bertatik bertara eskuratzeko aukera egongo da abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Donostiako Bretxan. 11:00etatik aurrera lizeoko ikasleek beraiek salduko dituzte sagarrondoak.