Antiguako Lanbideren egoitza. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
“Enplegu-tasarik altuena duen euskal hiriburua da gurea; hala ere, oraindik asko dago egiteko, langabezia gehiago murrizte aldera”, azaldu du Ernesto Gasco, Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak.
Azaroaren 30eko datuen arabera, Donostian 8.989 langabe daude. Oraindik ere, emakumezkoak dira kaltetuenak; langabetuen %12,7 emakumezkoak dira da eta %10,9 gizonezkoak.
“Donostiak hainbat debora darama datu onak ematen langabezia murrizteari dagokionez. Espero dugu, gainera, Gabonetako kanpaina ere urtea ondo ixten laguntzea”, azaldu du Gascok. Azkenik, gogorarazi du Udal Gobernu berriak hiriaren ardura hartu zuenean, langabetuak 11.000 inguru zirela Donostian.