Suhiltzaileak, sutea itzaltzen. (Argazkia: Hitza)
Gaur goizaldean hiru autok su hartu dute
Amara Berrin, Karakasko gipuzkoar errege konpainiaren kalean.
Sua 01:30ak aldera piztu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailaren arabera, eta suaren ondorioz hiru auto kiskali egin dira. Beste hiru auto ere hondatu dira, sutearen ondorioz. Sutean ez da zauriturik egon, soilik kalte materialak eragin ditu. Inguruko saltokietako leiho eta pertsianak hondatu dira.
Sutea, bizilagunen ataritik ikusita. (Argazkia: Hitza)