Turisten 'argazki-postalak'?
Internetaren bidez gaur egun oso erraza da munduko edozein hiriko kaleetan barrena ibiltzea. Ohiko mapa batek ematen dizuna baino informazio gehiago lor dezakezu. Are gehiago, etxetik mugitu gabe, bilatu nahi duzun lekuan bertan zaudela imajinatu dezakezu. Gainera, mapa horien informazioa erabiltzaileek osatu dezakete, eurek egindako argazkiak gehituz.
Guk Donostiako kaleetan zehar nabigatu ohi dugu, eta Parte Zaharreko gune turistikoenetako batean klik egiterakoan irudi bitxi hau topatu genuen. Turista batek egina da. Badirudi Santa Maria elizako ataritik argazki panoramiko bat egiten saiatu zela, baina ez du lortu oihiko argazki-postal eder horietako bat. Guk hurrengo urteko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asterako kartelerako aurkeztuko genuke!