Euskal postreak prestatuko dituzte Amara Berrin
Amara Berriko Berritsu euskara batzordeak sukaldaritza tailer bat egingo du abenduaren 17an, larunbatean (16:30-19:30). Euskal postreak prestatzeko tailer bat izango da, eta auzoko familiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera. Saioak Familian egitasmoaren jarduera bat da.
Izena eman behar da abenduaren 15a baino lehen. Informazio gehiago lortzeko idatzi abgeuskara@gmail.com helbidera edo sartu Amaraberrigurasoak.org webgunean.