Hormairudi berria, Arrokako frontoian. (Argazkia: Hitza)
Amarako Arrokako frontoia hormairudi berri batekin apaindu dute. Auzoko Sara Mendigain arte ederretako ikasle gazteak egin du. Berak sortutako hormairudian kirola egiten eta jolasean ari diren haur eta gaztetxoak irudikatu ditu. Amarakoa da Mendigain, eta auzoko haur guztientzat bezala, txikitatik frontoia izan da jolasteko eta kirola egiteko espazioa. Amara Bai auzo elkarteari baimena eskatu zion hormairudia egiteko, eta aurrera egiteko esan zioten. Larunbat goizean egin zuen hormairudia.