Giro ederra izan zuten iazko San Tomas egunean. (Argazkia: Ander Edo)
Loiolan San Tomas egun aurreratua ospatuko dute, jai batzordearen eskutik. Latsarien plazan antolatu dute jaia, abenduaren 18rako, igandea. Horrela, auzoan txistor usaina zabalduko dute, baserritar jantziak soinean hartuta. Jaia 11:00etan hasiko da, eta egun osoko egitaraua prestatu dute, haur eta helduentzat.
EGITARAUA:
- 11:00. Irekiera.
- 12:00. Erromeria, Haitzama taldearekin.
- 16:30. Herri kirolak, haur eta helduentzat.
- 17:00. Triki-poteoa.
- 19:00. Karaokea.