Groseko santomasetako argazkiak ikusi dituzue?
Ajea pasa ahala San Tomas eguneko irudi gehiago jasotzen ari gara. Hona, esaterako, Maköki argazkilari donostiarrak Grosen bildutako argazki sorta. Azoka, artisau postuak, talogileak, eta herri kirol norgehiagoka ere jaso ditu bere bilduman.
Intxaurrondo eta Groseko jai batzordeetako kideek herri kirol eta jolasak egin zituzten Txofre plazan eguerdian. Galdu edo irabazi, jai giroa areagotzeko aitzakia ederra izan zuten.
Erlazionatutako edukiaHiriari talo eta txistorra usaina dario