Karlos Trenor, ezkerretik bigarrena, bere senideekin.
Bederatzi urte eman ditu espetxean Egiako
Karlos Trenor abokatuak. Gaur aske geratu da, Ocaña II espetxetik atera ondoren. 18/98 auziaren ondorioz espetxeratu zuten, eta igande honetan berreskuratu du askatasuna. Gaur iluntzean harrera egingo diote Egian.
1998ko uztailaren 15ean eman zuen Baltasar Garzonek, orduan Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile zenak,
Egin egunkaria eta
Egin irratia ixteko agindua. Ondoren etorri zen
18/98 makrosumarioaren kontrako epaiketa, 2005eko azaroan. Guztira 38 lagun zigortu zituen Espainiako Auzitegi Gorenak. 18/98 makrosumarioaren barruan epaitu zuten Orain SA sumarioa, Egin egunkariaren argitaratze enpresa eta haren arduradunak. Trenor aske geratu ondoren, Joxean Etxeberria da Egin-ekin lotuta preso jarritzen duen bakarra.