2017-02-26

Arrokako frontoiaren aldeko auzoko hainbat elkarte eta eragileren babesa eta 960 sinadura lortu ditu Amara Baik

amara-bai-frontoiaAmara Bai auzo elkarteak Arrokako frontoiaren aldeko kanpainarekin aurrera darrai. Joan den abenduan udaleko erregistroan aurkeztu zituen frontoiaren alde agertu diren auzoko eragile eta elkarteen zerrenda. Gainera, 960 sinadura aurkeztu zituzten udalean, alkatetzari eta udaleko alderdi politikoen ordezkariei eman zizkieten. Amara kirol elkartea, Lagun Artea elkartea, Moxolo gazte elkartea, Kaxilda liburu denda, Kir-kir Amarako euskara elkartea, Mamur aisialdi talde, Donosti Berri elkartea, Eskola dantza taldea, Amarako jai batzordea, Amarako kaldereroak, Gipuzkoako gorren elkartea, Zurartean txalaparta elkartea, Zalapartariak Amarako gazteak eta eta Schonberg elkarte dodekafonikoak bat egin dute Arroka frontoiaren alde egiteko.

Amarako auzo elkarteak adierazi du oraindik ez dietela Miren Azkarate Kultura zinegotzia eta bere aholkulari Xabier Euskitzerekin biltzeko aukerarik eman.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*