2017-02-26

1984an eta 2003an ere ez zuten Urrezko Danborrik eman

albako-dukesa

Albako dukeak: Jesus Agirre eta Albako Cayetana.

Urrezko Danborraren saria dela eta aurretik ere sortu izan da zalaparta. 1984an Espainiako Albako dukeak -Albako Cayetana eta Jesus Agirre– proposatu zituzten Urrezko Danborra izateko, baina udalbatzak ez zuen berretsi garaiko Turismo ekintzetxearen hautagaiak. Tentsio handiko udalbatzarra izan zen 1984ko urtarrilaren 16koa. Herri Batasuna, Euskadiko Ezkerra eta PSOEk aurkako botoa eman zuten. EAJ izan zen Turismo ekintzetxearen hautagaiak babestu zituen alderdi bakarra. Ramon Labaien alkateak adierazi zuen Turismo ekintzetxearen erabakia errespetatzen zuela, eta egokitzat jotzen zuela proposamena.

2003an ere ez zen Urrezko Danborra eman. La Oreja de Van Gogh musika taldea proposatu zuten, baina ez zuen udaleko oposizioaren babesa lortu, garaiko araudia hausten zuela argudiatu baitzuten. Izan ere, lehen Urrezko Danborra ezin zuten Donostian jaiotakoek eskuratu. Odon Elorza alkateak esan zuen juridikoki Donostiatik kanpo zutela, eta hautagai izan zitezkeela. Beste proposamen bat egin zuen, Txillida Leku Museoa, baina proposamenak ez zuen aurrera egin –hurrengo urtean saritu zuten, 2004. urtean–. La Oreja de Van Gogh taldeak 2010ean jaso zuen Urrezko Danborra.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*