Liburuak biltzen joan dira pixkanaka. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Añorgan liburutegirik ez dagoela eta, liburutegia egin dute Firestone lantegi berreskuratuan. Orain dela sei hilabete inguru hasi ziren liburutegia eraikitzeko lanetan: “Añorgari Antiguako liburutegia egokitzen zaio, baina ez datorkigu ondo, beraz, geuk bat egitea pentsatu genuen”, azaldu du Maialen Gartzia, liburutegiaren egitasmoan parte hartu duen kideetako batek.
Igandean inauguratuko dute liburutegia eta egitarau zabala prestatu dute: 11:00etan hilabeteroko azoka egingo dute; 12:00etan pintura flotatzailearen inguruko ikastaroa; 16:00etan ipuin kontalaria; 16:30etan luntxa; eta, azkenik, 17:30etan Lear kontzertu akustikoa.
Liburutegiko apalak beteko dituzten liburuak atez ate jaso dituzte, eta bizilagunen erantzuna «ikaragarria»?izan duela azaldu dute: “Liburu asko lortu ditugu”. Liburuez gain, beste zenbait gauza ere aurkituko ahal izango dira liburutegiaren barruan: Informatika gela, haurrentzako txokoa, eta bakarka zein taldean ikasteko eta lanak egiteko gelak, besteak beste. Bestalde, wiffi konexioa ere badutela jakinarazi dute.
Pozik daude bizilagunek izan duten erantzunarekin, eta Añorgan orain arte ez zegoen zerbitzu bat eskaini nahi dute.
Horrela,
Firestone lantegi berreskuratuaren hasierako filosofiarekin jarraitu nahi dute, autogestioaren bitartez behetik gauzak sortzen eta eraikitzen.