Geroz eta beherapen handiagoak egiten dituzte. (Argazkia: Malen Aldalur)
Iritsi dira beherapenak hirira eta erakusleihoak %50eko, %60ko, %70eko deskontuak iragartzen dituzte. Mauka izan daiteke batzuentzat, baina saltoki txikiak lehiatik kanpo geratzen ari dira.
Orain arte, urteko bi garaietan egiten zituzten beherapenak: urtarrilean eta uztailean. Orain aldiz, urte guztian zehar hainbat promozio eta eskaintza egiten dituzte saltoki eta denda kate handiek. Gainera, beherapenen liberazioarekin saltokiek eurek erabaki ahal izango dute noiz hasi beherapenekin. Hori dela eta, saltoki handienek geroz eta askatasun gehiago duten bitartean, saltoki txikiak “itotzen” ari dira.
Hiriko erdialdean saltoki gune handien ondoan dauden lau saltoki txikirekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAK, baita Donostia Shopseko Lourdes Lazarorekin ere. Ostiraleko astekarian egongo da erreportajea irakurgai.