Larunbatean egingo dute prentsaurrekoa gaztetxean. (Argazkia: Txantxarreka)
Urte berriari ongietorria emateko festa egin zuten abenduaren 31 gauean Txantxarreka gaztetxean. Hainbat bizilagunek udalean salatu zutenez, goizeko 07:00etan berriro ireki zuten gaztetxea eguerdiko 12:30ak arte. El Diario Vasco egunkariak erreportaje bat argitaratu zuen bizilagunen esanak jasoz.
Bertan, besteak beste, alkoholaren salmenta ilegala eta droga kontsumoa salatzen zituzten.
Asteazkenean, arratsaldeko 20:00etan Txikiren umorezko bakarrizketa egin zuten gaztetxean, ‘Mil a Zien baietz parrez lehertu’ izenekoa, eta
udaltzaingoa gerturatu zen Txantxarrekara. Bakarrizketa egiteko baimena zuten gaztetxeko kideek eta besterik gabe alde egin zuen udaltzaingoak: “Uste dugu urte zahar gaueko festaren ostean, behatzera etorri zirela”.
Dena den,
azken egunetako gertakariak kontuan hartuta larunbatean 12:30 Benta Berri plazan prentsaurrekoa ematea erabaki dute gaztetxeko kideek: “Kuadrilla eguna dela baliatuz, bizilagunei gure bertsioa kontatu nahi diegu eta udalarekin dugun harremanaren inguruan ere hitz egin nahi dugu”, azaldu dute.
Izan ere, ez datoz bat El Diario Vasco egunkariak argitaratu zuen erreportajean esaten zenarekin. Hori dela eta,
bizilagunengana gerturatu eta gertatua azaldu nahi diete: “Gure bertsioa plazaratu nahi dugu”.