Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’. (Argazkia: Alberto Elosegi/Irutxulo)
Bost urte beteko dira Jose Luis Alvarez
Txillardegi hil zela, urtarrilaren 14an. Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak hainbat jarduera antolatu ditu, aitortza eta zabalkuntza gisa.
Txillardegi hil zenean sortu zuten mugimendua, eta lanean ari dira euskal intelektual hark merezitako lekua izan dezan hiriko paisaian. Helburua lortu bitartean, gogoan izango dute:
- URTARRILAK 13, 18:30. Txillardegi gogoan ikus-entzunezkoaren aurre emanaldia, Kote Camachoren eskutik. San Jeronimo kaleko kriptan.
- URTARRILAK 15, 11:30ean. Ekitaldi literario-musikala, Rafa Egiguren eta Dorleta Urretabizkaiaren eskutik. Ondoren, Udal Liburutegian, argazki-jartzea eta kantu saioa. Lasala plazan.
- URTARRILAK 18, 15:30ean. Existentzialismoaz mintegi irekia, Fito Rodriguezekin. EHUko Filosofia Fakultatean.
- OTSAILAK 10, 18:30ean. Txillardegi ekologista eta animaliazalea, Markos Zapiainen eta Martin Ansoren eskutik, Eguzki Taldeak antolatua. San Jeronimo kaleko kriptan.