Euskal itsasargien distirapean
Bakardadean egoten dira itsasargiak, beti gizartearen gibelean. Orduak eta orduak ematen dituzte itsasoari begira, ontziei beren bidea marraztu xedez. Ezin ukatu. Misterioz, erromantizismoz eta nostalgiaz beteriko eraikinak dira. Okendo kultur etxeko areto zaharrak euskal kostaldeko itsasargiak bildu ditu erakusketa berri batean. Formatu handiko 20 argazkien bidez, bisitariak eraikinen nondik norakoak gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango du, itsasargien berotasunean.