Jantzi dotoreekin hasi dituzte sansebastianak Antiguan
Txupina bota eta poteo elegantea eginda, datorren astera arte izango da zertaz gozatu auzoan.
San Sebastian jaiak hasi zituzten Antiguan, ostiral gauean. Bestela izan ezin zuen moduan, txupina bota, eta Poteo eleganteari ekin zioten hainbat eta hainbat gaztek, euren jantzi dotoreenak soinean hartuta. Eguraldi kaxkarrari aurre eginez, festazale asko elkartu ziren tabernaz taberna elkarrekin trago batzuk hartzeko. Zehazki, 20:00etan bota zuten txupina Bentaberriko plazan, eta, ondoren, auzoko kaleetan zabaldu zuten jai giroa. Datorren asteburura arte jarraipena izango dute jaiek Antiguan.