(Argazkia: Ser Irratia)
Martuteneko hiru familiak etxetik kanpo pasa dute gaua Barkaiztegi bidean goizaldeko 03:00ak aldera izandako luizi baten ondorioz. Donostiako Golf Kluba eta Astigarraga lotzen dituen bidean daude kaltetutako eraikinak.
Hiru familiak kale bereko 27. zenbakian bizi dira eta Donostiako Udalak hotel batera eraman ditu etxetik atera behar izan dituzten lau heldu eta hiru haurrak.