Sara Majarenasen alabaren aurkako erasoa dela eta, elkarretaratze isila egiteko deia egin du alkateak
Eneko Goia alkateak larritzat jo du Sara Majarenasen alabaren aurkako erasoa, eta gaur, asteartea, elkarretaratze isila egiteko deia egin du. Udalaren aurrealdean, Alderdi Ederren egingo dute elkarretaratzea, 12:00etan.
Emakumeen Mundu Martxak ere Majarenas eta haren alabaren kontrako erasoaren aurkako protestetan parte hartzera deitu du, bihar arratsaldeko 19:30ean Bulebarrean.
Picassenteko espetxean (Valentzia, Herrialde Katalanak) dago Intxaurrondoko Sara Majarenas euskal presoa. Asteburuan alaba espetxetik ateratzeko irteereetako bat baliatu du aitak erasotzeko. Aitak, Majarenasen bikotekideak, labanaz eraso dio haurrari. Ondoren, gizonak bere burua entregatu du polizia etxean, esanez haurra hil duela.