Amara Berriko Karmen jaien artxiboko irudi bat. (Argazkia: Lide Ferreira)
Amara Berri ikastetxeko danborradak sari berezi bat eman ohi du urtero, San Sebastian egunean: ohorezko zapia. Auzoaren alde edo danborradaren alde egindako lana aitortzeko saria da duela 24 urtetik.
Iragarri dute aurten
Amara Berriko Karmengo jaien batzordeak jasoko duela ohorezko zapia, 10 urtean egindako lanagatik. Aurten, hain zuzen, jai batzordeak adierazi du erreleboa behar-beharrezkoa dela, eta auzoko belaunaldi berriei eskatu diete Karmengo jaiak antolatzen jarraitzeko.
Saria ostiralean emango diete, hilaren 20an, Armeria plazan, bandera jaso baino ordu laurden lehenago.
Armeria plaza festaren gune nagusia izango da Amara Berrin, hemendik pasako baitira gau osoan zehar auzoko danborrada guztiak.