Biteri Zuhaizti eskola publikoko haurrak. (Argazkia: Estitxu Zabala)
San Sebastian egunean, goizeko protagonistak haurrak izan dira, inolako zalantzarik gabe. Ohiturari jarraiki, Alderdi Ederren elkartu dira, eta 12:00etan elkarrekin
San Sebastian Martxa eta
Donostiako Aintzinako Ereserkia jo dituzte, Danbor Nagusiaren zuzendaritzapean. Jarraian, desfileari hasiera eman diote, Sarriegi maisuaren melodiak interpretatuz:
Diana, Iriyarena, Polka, Erretreta eta Tatiago…
Euskal Billeraren konpainia, duela 90 urte atera zen lehen aldiz, eta lehenengo urteetan bera izan zen haurren ordezkari bakarra. Bertako kideekin egon da
IRUTXULOKO HITZA.