Jai giroan murgildu da hiria
Konstituzio plazako danbor hotsek hasiera eman diote San Sebastian egunari.
Hotzak ez du San Sebastian eguneran hasiera zapuztu. Izan ere, jende andana bildu Konstituzio plazan, jaian murgildu eta 24 orduko festaz gozatzeko.
Donostiako alkate Eneko Goiak igo du bandera eta dei egin die donostiar guztiei ondo pasa eta errespetuz jokatzeko: “Errespetutik gozatzeko eskatzen diet. Denon laguntzarekin egun bikaina izatea lortuko dugu. Danborrak ozen entzun daitezela!”.
Alkatearekin batera, udaleko beste alderdietako ordezkariak ere egon dira Konstituzio plazako eraikineko balkoietan, baita zozketa bidez saridunak izan diren herritarrak.
José Ramon Mendizabal Mendiren zuzendaritzapean gidatu dituzte Gaztelubideko danborjoleek plazan bildutako milaka donostiarren ahotsak. Ondoan, aurten lehenengo aldiz, upel nagusi modura aritu da Joseba Garmendia eta Ainhoa Olasagasti urketari nagusia.