'Quidditch' partidua antolatu du Ubarroiak kofradiak otsailaren 25erako
Groseko Ubarroiak kofradiak Quidditch partidua antolatu du inauterietarako. Txofreko plazan egingo dute otsailaren 25ean 12:00etan. Harry Potter ezagutzen dutenek jakingo dute zer den. Parte hartzeko deialdia luzatu dute bideo baten bidez.
Haur, gazte zein helduek parte hartzeko aukeratu dute, eta gutxienez 7 pertsonako taldeak izan behar dute. Izena emateko ondorengo posta elektronikora idatzi behar da, otsailaren 20a baino lehen: grosekokofradia@gmail.com
Otsailaren 25erako, egun osorako egitaraua antolatu dute:
- 11:00. Hamaiketakoa.
- 12:00. Partidua Txofre plazana. Musika, janaria, animazioa, …
- 13:30. Poteoa auzoan.
- 14:30. Bazkaria Marruma elkartean.
- 16:30. TrikiFrikiPoteo animatua auzoan.