Mikel Gurrearen ‘Soka’ antzezlan hautatua otsailaren 1ean estreinatu zen Viktoria Eugenian.
Donostia 2016ko Ahotsen Itsasargiaren baitan sorturiko
Antzerkigintza berriak programaren bigarren edizioa abian da. Aurkezturiko 36 proposamenetatik zortzi aukeratu ditu arte eszenikoen arloko aditu talde batek. Hauek dira hautatuak: Raul Camino, Iñigo Cobo, Andoni De Carlos, Kepa Errasti, Mikel Fernandino, Tamara Gutiérrez, Javier Liñera eta Gorka Martin.
Martxotik apirila bitartean, egileek laborategietan parte hartuko dute Mireia Gabilondo eta Patxo Telleriaren gidaritzapean. Laborategiak egin ondoren, sortutako antzezlanen artetik bat eta hiru bitartean aukeratuko dira, proiektuan parte hartzen duten antzokietan taularatzeko.
Antzerkigintza berriak egitasmoak Victoria Eugenia, Arriaga eta Principal antzokien laguntza du. Horrela, lan hautatuak plazaratzeko plaza izan ohi dira.