Bat eta Barik txartelak erabili ahal izango dira Dbuseko 45 autobus linean
Mugi eta Lurraldebus txartelekin batera, Bat eta Barik txartelak erabili ahal izango dira Dbuseko 45 linean. Proiektu pilotua abiarazi dute, eta asmoa Dbuseko gainerako lineetara zabaltzea da.
Azaldu dute, helburua garraio publiko “kalitatekoa, segurua eta fidagarria” lortzea dela: “Tarifikazio sistema arin, eroso eta aurreratu baten alde egin nahi dugu bidai txartel bakarrarekin”. Nabarmendu du bidai txartel bakarra lortzeko bidean egindako aurrerapausoa bat dela.
Horrez gain, Eneko Goiak esan du hemendik aurrera beste lurraldeetako bisitariek beren garraio txartelak erabili ahal izango dituztela Dbuseko autobus sarean, eta, modu berean, Mugi txartelaren erabiltzaileek ere aukera izango dutela beraien txartela Bilboko eta Gasteizko tranbietan edo Euskotreneko linea orokorrean erabiltzeko.
Txartelak hiru lurraldeetan erabili ahal izatea erabiltzaileen eskari nabaria dela azaldu dute; beraz, Administrazioek eta erakundeek epe laburrean bidai txartel bakarra edukitzea ahalbidetuko duten mekanismoak bultzatzen jarraituko dutela gaineratu dute.