dFERIA arte eszenikoaren jaialdiaren programazio osoa aurkeztu dute
Martxoaren 6tik 9ra, 29 konpainiak 30 ikuskizun eskainiko dituzte Donostian.
dFERIAren webgunean kontsulta daitezke.
dFERIAren XXIII. edizioaren programazio eszeniko osoa eta jarduera profesionalak aurkeztu dituzte. Martxoaren 6tik 9ra, 29 konpainiek 30 ikuskizun eta 35 emanaldi aurkeztuko dituzte hiriko hamar agertokitan. Ikuskizunen %60a estreinaldiak izango dira; zazpi orokorrak, sei Euskal Herrikoak, hiru Europakoak eta bakarra Estatu mailakoa. Antzerkia eta dantza nagusiki, zirkua eta bestelako proposamenek osatzen dute egitaraua. Horien artean daude Frida, Tiempo, Koadernoa Zuri, Topa Work In Progress, The Primitals, Flores Acidas, Now, Hariak, Soka eta Tejidos al Tiempo.
Aurtengo edizioak bi berrikuntza izango ditu: dFERIA ABROAD eta Bideratzaileak. Biek helburu bera dute, azokan parte hartzen duten profesionalei lagundu eta beraien lana sustatzea. dFERIA ABROUD egitasmoarekin euskal arte eszenikoak kanpo-merkatuetan presentzia handiagoa izatea da asmoa. Horrela, ekainean, Costa Ricako San Jose hirian egiten den Festival Internacional de las Artes (FIA) parte hartuko dute Euskal Herriko bost konpainiek: Kukai, Lurrak, Zanguango, Markeliñe eta Shakti Olaizola. Bestalde, abuztuan, Uruguaiko Montevideo hirian euskal arte eszenikoen inguruko astea antolatu du Sala Verdik.
dFERIA jaialdiaren beste berrikuntza bideratzaileena izango da. Zehazki, bi izango dira: Pepa Marteles eta Iva Horvat. Elkar ezagutzen ez duten profesionalak harremanetan jartzeaz eta haien arteko topaketak bideratzeaz arduratuko dira. Horretarako, negozio foroak egingo dituzte martxoaren 8 eta 9an Viktoria Eugenia antzokiko Foyer gunean.
Programazioaren xehetasun guztiak