Ostadarrak liluratuta
Zeruari begira jarri dira gaur hiritarrak. Ostadarraren koloreek liluratuta utzi dituzte, eta askok sare sozialen bidez zabaldu dituzte ostadarraren argazkiak. Gros, Erdialdea, Egia, Kontxa… Donostiako hainbat txokotatik egindako irudiak daude sare sozialetan. Instagramen #Donostia etiketa sartu dugu, eta bertan topatutako irudi batzuekin irudi bilduma bat egin dugu. Gozatu!