Egun euritsuetan ere bizikletaz joateko
Egun euritsuak buruhauste handia izan ohi dira hirian zehar bizikleta gainean mugitzen direnentzat, eta horri buelta emateko kanpaina bat bultzatuko du Donostiako Kalapie Txirrindularien Elkarteak. Euria egiten duenean ere bizikleta erabiltzera animatu nahi ditu hiritarrak, Ipurdi bustirik ez lelopean. Bizikletaren aulkirako plastikozko estalkiak utziko dituzte ostegun arratsaldean, kaleko aparkalekuetan dauden bizikletetan. Mila estalki baino gehiago banatuko dituzte. Euskal Herrian, urtean 140 egunez euria egiten duela kontuan hartuta, Kalapieren kanpainak arrakasta izango du ziur. Iaz egin zuen lehen aldiz Ipurdi bustirik ez kanpaina, eta arrakasta ikusita, errepikatzea erabaki du.
Erlazionatutako edukiaBizikletak gero eta zale gehiago ditu