Pet Fennec donostiarraren lehen pop rock pilula
Pet Fennec ezizenaren atzean Urko Eizmendi musikari donostiarra dago. Londresen abiatu zuen pop-rock proiektua, itzuleran borobildu du Donostiako beste musikari batzuekin. Estraineko diskoa laster argitaratuko du, eta aurrerapen moduan Saturn Maybe kantua aurkeztu du. Egilearen hitzetan, abesti malenkoniatsua da eta suziri batean egindako bidaia argitsua irudikatzen du.
https://youtu.be/eCuUVfwIUTQ