Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa jokatuko du ostiralean Aitziaren gorraizia talde donostiarrak
Otsailaren hasieran abiatu zuten Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari txapelketa eta maiatzaren 27an jokatuko da finala Azpeitian. Donostiako bi taldek hartuko dute parte bertan, Aitziaren gorraizia eta Añorga.
Aitziaren gorraizia, honakoek osatzen dute: Beñat Mujika (bertsolaria), Manex Mujika (bertsolaria), Jokin Labayen (bertsolaria), Unai Elizasu (gai-jartzailea), Gorka Segurola (epailea) eta Imanoz Yarza (ordezkaria). Añorgako taldean, berriz, hauek egongo dira: Amaia Hermoso (ordezkaria), Maddi del Campo (gai-jartzailea), Itxaso Piquer (epailea), Aiert Ordoñez (bertsolaria), Pello Basurto (bertsolaria), Unai Gaztelumendi (bertsolaria) eta Izarne Zelaia (bertsolaria).
Aitziaren gorraziak ostiral honetan egingo du bere lehen saio Erniarraitz 4 taldearen aurka. Bertso afaria izango da Kresala elkarean.
Añorgako taldeak otsailaren 24an Gabirin jokatuko du bere bigarren saioa.