Metroaren aurkako manifestazioa. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Satorralaia bizilagunen mugimenduak metroaren aurkako mobilizazioekin aurrera egingo du. Apirilaren 1ean manifestazioa egingo dute,
Metroaren pasanteari ez! lelopean. Eguerdiko hamabietan abiatuko da, Easo plazatik. Hurrengo astean egingo dute manifestaziora joateko deia, eta jendaurrean aurkeztuko dituzte metroaren aurka egingo dituzten protestak eta jarduerak.
Martxoaren 4tik 15era
Dbus-eko erabiltzaileen artean informazioa banatuko dute. Metroaren igarobideak autobus zerbitzuetan izango duen eragina azalduko dute, garraio publikoan murrizketak ekarriko ditu eta. Ondoren, martxoaren 15ean, Dbuseko langileen Kurpil elkarteak hitzaldia emango du Lugaritz kultur etxean, 19:00etan.
Martxoaren 16an Gasteizera joango dira, Eusko Legebiltzarraren eta Jaurlaritzaren atarietan kontzentrazioa egingo dute metroaren igarobidea gelditzeko eskatzeko. Autobusa goizeko bederatzietan irtengo da Pio XII.aren plazatik. Izena eman nahi duenak mezu bat idatzi behar du
satorralaia[abildua]gmail.com helbidera.
Martxoaren 21etik 25era
auzoetan informazioa banatuko dute, eta erakusketa informatibo bat prestatuko dute, auzoz-auzo mugitzeko. Informazio orriak auzo guztietan banatzeko laguntza eskatu du bizilagunen mugimenduak.