Eskifaia gazte kofradiak Guardetxean egingo du inauterietako festa
Guardetxean ospatuko ditu inauteriak Eskifaia gazte kofradiak, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Mozorrotzeko gaia ere proposatu dute: ez.
12:00etan Rekalde tabernan elkartuko dira; 14:00etan bazkaria egingo dute Guardetxean; eta azkenik, jolasak egingo dituzte Urgull mendian eta parte zaharrean.
10 euro balio du bazkariak eta izena emateko eskifaiakofradia@gmail.com helbidera idazteko eskatu dute.