Albiste irakurrienak
‘Bakarrik Hobeto Fest jaialdia egingo dute igandean’
Laugarren urtez, Bakarrik Hobeto Fest jaialdia egingo dute Le Bukowskin.Interes gehien piztu duen albistea izan da.
‘Ergel and Motel’
Markel Ormazabal soziologoak joan den astekarian idatzitako zutabeak bisita asko izan ditu. Diru gosea, espekulazioa eta etxebizitza izan zituen hizpide.
‘Buruhandien matxinada iritsi da Egiara’
Egiako buruhandiek alde egin dute gordeta edukitzen dituzten lokaletik: «Urte luzez sudur handien itzalpean kaiola batean ezkutuan egon ostean, egiatar solidario batzuei esker lokal ilun horretatik ihes egitea lortu dugu». Buruhandiek azaldu dute nazkatuta daudela urte hauetan jaso duten tratuarekin, eta Egiako Porrontxo zaleak iraultzera doazela iragarri dute. Martxoaren 4an, 12:00etan, Plaza Haundin egingo dute agerraldira joateko deia egin dute.
‘Alfonbra urdinaren gainean, Korrikaren arropekin’
AEK euskaltegiaren 20. Korrika Donostiara iristeko hilabete baino gehiago geratzen da, baina jada erakutsi dute aurtengo Korrikaren arropa. Bretxan egin zuten aurkezpena, haur zein helduak ibili ziren modelo lanetan, alfonbra urdinetik arropa erakusten. Tartean, Realeko jokalariak eta First Model agentziako kideak. Erakutsi zuten arropa eta material guztia Bretxa merkataritza gunearen lur azpiko solairuan duten dendan erosi daiteke.
‘Trena aldatu da, trenbidea ez’
Ikasbide, gure etorkizunaren trenbide lelopean 50. urteurrena ospatzen ari da aurten Ikasbide ikastola. Urtarrilean eman zioten hasiera urteurrenari eta ekainaren 3an egingo dute festa nagusia. Joan den astean argitaratu genuen erreportajeak harrera ona izan du webgunean.
‘Termas Bera Bera izena hartu du emakumeen errugbi taldeak’
Taldeak gogor entrenatzen jarraitzen du, eta badu aurrera egiteko arrazoi berri bat, babeslea lortu berri baitu. Horrela, Termas Bera Bera izango da aurrerantzean Lalo Alonsok zuzentzen duen taldearen izena.
‘Urtzi Etxeberria presoa aske geratu da’
Amara Berrikoa aske geratu zen astelehenean, Frantziako Uzercheko espetxetik atera ondoren.
Erlazionatutako edukiaBakarrik Hobeto Fest jaialdia egingo dute igandean Le Bukowskin