Hizkuntzen mapa kendu egingo dute

europako-hizkuntzen-mapa-bagera

Bagera elkarteak eta Donostia 2016k elkarlanean egindako euskarrietako bat: Europako hizkuntzen mapa. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Martxoa bukaeran Tabakalera kanpoaldeko plazan dagoen Europako Hizkuntzen mapa kenduko dute. Haren ordez, Remigio Mendibururen eskultura bat jartzeko asmoa du udalak. Bagera elkarteak hiriburutzaren urtean hizkuntzen inguruan sentsibilizazioa eta hausnarketa sustatzeko egin duen proiektuetako bat da hizkuntzen mapa.  Iazko martxoan jarri zuten, eta urtebeteren ondoren, kendu egingo dute.

Bagera elkartea Miren Azkarate zinegotziarekin bildu da, eta eskatu dio mapa dagoen lekuan uzteko. Elkarteko kideek azaldu dute bertan jarri zutenetik mezu asko iritsi zaizkiela, guztiak oso baikorrak, eta harrera bikaina izan duela. Mapa ikono bihurtu dela defendatu dute, eta egitasmoaren ideia nagusia ikusarazteko leku estrategikoa dela uste du. Udalak, ordea, ez du mapa mantentzeko asmorik, eta martxoa bukaeran kenduko du bost metro zabal eta lau metroko altuera duen pieza.

Egurrezko mapa hau Manex Izagirrek eta Iñaki Rifaterrak sortu zuten, eta Donostian hitz egiten diren Europako jatorrizko 91 hizkuntza biltzen ditu. Hizkuntza bakoitzak egurrezko pieza bat du, eta, kasu askotan, herrialde berean hizkuntza bat baino gehiago daudela erakusten du. Hizkuntza txikiek mundua handitzen dute leloa irakur daiteke maparen albo batean.

 

Iruzkin bat

Egin iruzkin bat

*

*

  • Ainhoa
    1 martxoa 2017 at 10:43 - Reply

    DSS 2016 an Donostiako udala bere aurpegi, anitza eta kulturala saltzen saiatu zen, kasu askotan faltsukeria nabarmenarekin. Eta kamerak joan direnean berriz betiko lepotik burua, Goia eta bere lagunek Gipuzkoa mailan erakusten duten hipokresia eta harrokeriara ohitu beharko dugu laster.

  • Send this to friend