Uliako mintegietako hirigintza proiektua baztertzeko eskatu du arkitekto talde batek

Plan Orokorraren aldaketa puntuala eskatu dute, eta Uliari Hiri Parke izaera ematea.
ulia_arktitektoak

(Argazkia: I.Esnaola)

Uliako Auzo Elkarteak agerraldia egin du arkitekto talde baten babesarekin. Idatzi baten bidez, Eneko Goia alkateari eskatu diote Uliako mintegietako hirigintza proiektua bertan behera uzteko. “Etxe berriak eraikitzeko nahi aldrebesa baztertzea eskatzen dugu, Plan Orokorrak etxe horiek eraikitzeko beste toki bat erreserbatua duelako”.

Hiriko azpiegituretan lan egindako hamahiru arkitektok sinatu dute eskaera, eta agerraldian ere azalpenak eskaini dituzte. Xabier Unzurrunzagak adierazi du, Uliako mintegietan gazteentzako 70 etxebizitza eraikitzea “zentzugabea” dela, eta hirian badirela leku aproposagoak etxebizitza horiek egiteko.

Auzo elkarteak aurkeztu duen oharrean, galdera bat ere luzatu dio Donostiako alkateari. “Aspaldiko ur biltegi horiek ez botatzea lortu genuen, baina udalak etxeak eraiki nahi ditu oraindik bertako paisaiaren eta ingurumen balioari ez ikusiarena egiten. Zergatik?”.

Donostiako Udalak duela urtebete inguru onartu zuen udalbatzarrean Plan Orokorraren aldaketa, eta ordutik, Uliako mintegietako hirigintza proiektua atzeraezina dela berretsi dute.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend