Eltze-itsu igandea ospatuko dute Altzan
Igande goizean Altzan eltze-itsu igandea ospatuko dute. Auzoko kaleetan barrena ibiliko dira Donostiako hainbat konpartsa. Desfilea 11:00etan hasiko da, Lau Haizetan, eta Harria parkean bukatuko da, Txapinene, Larratxo eta Altza pasealekutik pasa ondoren. Guztira 26 konpartsak beteko dute Altza musikaz eta dantzaz. Inauteriak ospatzeko azken eguna izango da igandea.