Metro igarobidearen aurkako jarduera informatiboak egiten ari dira Dbusen
Donostian Metroaren igarobidea gelditzeko eskatzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua Dbusen jarduera informatiboak egiten ari da egunotan.
Lehenengo jarduera larunbatean egin zuten, Bulebarreko eta hiri erdialdeko hainbat autobus geltokitan: “Helburua garraio publikoaren erabiltzaileei metro igarobidearen egitasmoan autobus zerbitzuetan planteatzen diren murrizketei buruz informatzea da”.
Jarduera informatibo honetan ematen dituzten datuak Eusko Jaurlaritzaren 2011ko Donostialdeko metroaren bideragarritasun azterketa eta 2014ko Eskari Azterketa txostenetatik jasota daudela azaldu dute: “Azterketan horietan metroa abian jartzearekin batera autobus zerbitzuen murrizketa garrantzitsuak planteatzen dira”.
Jarduera informatibo hauen baitan, Dbuseko KURPIL langileen elkarteak hitzaldia eskainiko du martxoaren 15ean Lugaritz kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan.