Borroka feministaren aldeko 'maniki desafioa' egin dute Intxaurrondon
Martxoaren 8a dela eta, ‘maniki desafioa’egin dute Intxaurrondoko Letaman gaztetxean. Emakumeek egunerokoan sufritzen dituzten egoera zapaltzaileak irudikatu dituzte:”Ezarritako edertasun eredu kontsumista, kaleko akosoa, justizia patriarkala, maitasun erromantikoa…”. Eredu feministaren alde agertu dira gaztetxean grabatu duten bideoan.