'Iparraldea Bertan' zikloaren 16. edizioa, bihartik aurrera
Musika, literatura eta zinema emanaldiak egingo dituzte Koldo Mitxelenan.
Bihar hasi, eta hilabete osoan zehar, Ipar Euskal Herriko kultura hobeto ezagutzeko aukera eskainiko du Iparraldea Bertan zikloaren hamaseigarren edizioak. Guztira, lau emanaldi egingo dituzte Koldo Mitxelena Kulturunean. Ostegunetan izango dira, arratsaldeko 19:30ean.
Egitaraua:
- Martxoak 9. Peio Ospital abeslariaren kontzertua.
- Martxoak 16. Etxea eta etxekoak irakurketa musikatua. Daniel Landart izango da hizlaria, Kattalin Sallaberry eta Pantxoa Etchegoinek egingo dituzte zatien irakurketak, eta bertsoen kantaria Pantxoa Carrere izango da.
- Martxoak 23. Maialen musikariaren kontzertua.
- Martxoak 30. Haien gaztaroan, iragana agerian film dokumentala. Elsa Oliarj-Ines da zuzendaria.