Bulebarrean bukatuko da hirugarren etapa, apirilaren 5ean.
Euskal Herriko 57. Itzuliaren aurkezpena egin dute, eguerdian. (Argazkia: Itzulia)
Apirilaren 3tik 8ra bitartean egingo da Euskal Herriko 57. txirrindularitza Itzulia, eta
Donostiatik pasako da 42 urteren ondoren. Hain zuzen ere, apirilaren 5ean Bulebarrean bukatuko da hirugarren etapa, eta 6an, Donostiatik abiatuko da laugarrena.
Ibilbideari dagokionez, aurtengo Itzuliak Hego Euskal Herriko lau hiriburuak bisitatuko ditu. Beste urteetakoaren aldean, ez da horren gogorra izango, baina mendaterik ez da faltako. Parte hartzeari begira, antolatzaileek etorriko diren txirrindulari esanguratsu batzuen izenak jakinarazi dituzte: Alberto Contador, Alejandro Valverde, Romain Bardet, Adama Yates, Esteban Chaves eta Julien Alaphilippe. Euskal ordezkarien artean, Ion Izagirre eta Mikel Nieve aipatu dituzte.
Etapa guztien profilak eta informazio osagarria Itzuliaren webgunean kontsulta daiteke.