Gora egin du turista kopuruak otsailean
Gora egin du turista kopuruak hirian otsailean, EUSTATen arabera. Azaldu dute Donostiako turismoaren bilakaera “positiboa” dela udako denboralditik kanpo ere.
Guztira, hiriko hostal eta hotelen okupazio maila %53,5ekoa izan da; eta Gipuzkoa bisitatzera datozen turisten %61,1ak Donostian egin du lo.
Udalak azaldu du datu azpimarragarriak direla eta Donostiako 2017-2021 Gida Planaren zentroan daudela: “Desestralizazioa eta jasangarritasuna sustatu nahi ditugu”.