Kale argazkigintza, antzerkia eta sukaldaritzarekin zerikusia duten ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute.
Argazkigintza irteerak. (Argazkia: Kontadores)
Azken urteotako ohiturari jarraituz,
18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako zazpi laborategi artistiko programatu ditu Kontadoresek. Apirila eta ekaina artean burutuko dira denak, eta beste diziplina batzuen artean egongo dira kale argazkigintza, antzerkia eta sukaldaritza.
Izena emateko epea zabalik dago jada; guztira,
117 plaza eskainiko dituzte.
Laborategien helburua da gai zehatzen inguruko prestakuntza emateaz gain, gazteen arteko harremanak sustatzea, eta dinamika bereziak sortzea. Aurtengo eskaintza, lau irizpideren arabera egin dute: Kontadoresko ohiko erabiltzaileekin eta partaideekin batera hainbat laborategi sortzea, publiko gazte zabalaren interesak kontuan hartzea, proposamen berritzaile eta deigarriei lekua egitea, eta auzotarrek proposatutakoei baliabideak eskaintzea.
Hala, ondorengo tailerrak egingo dituzte
apirilaren 1etik aurrera:
- Kale argazkigintza.
- Lightroom II: Argazkigintza posprodukzioa.
- Munduko sukaldaritza.
- Antzerki fisikoa.
- Permakultura, hastapenak.
- Zementuzko apaingarriak.
- Plaza dantzak.
Horie guztiei buruzko
informazio zehatza (plaza kopurua, datak, prezioa…),
Kontadoresen webgune berrian daude eskuragarri. Izan ere, Bidebietako Gazte Zentroak hainbat informazio erabilgarri bilduko ditu hemendik aurrera bertan; hilabeteko agenda, laborategi eskaintza eta eszenan parte hartzeko pausoak, besteak beste. Estreinatu berri duen webguneak erabiltzaileentzat irisgarriagoa izatea du xede, baita zentroaren ikusgarritasuna zabaldu ere.